XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ABlSAL(AL)DEA zona abisal / zone abyssale.

Itsasoaren abisal(al)deak besarkatzen ditu, 2.000 metroz azpitik aurkitzen diren itsas sakon guztiak.

Argirik ez da bertaraino iristen eta ez da landarerik.

Fauna ere eskasa da eta biziki harrigarria; jan berriz, bertan ez bait dago zer janik, goragoko maila pelagikotik erortzen diren hondakin organikoez elikatzen dira hango bizidunak, landarezko nahiz animaliazko izan hondakin horik.

Biziro handia izaten da uraren sakadura sakonalde haietan eta uraren tenperatura ere ohiki 5ampdeg;-tik beherakoa.

Lohi fin-fin eta eraberdinekoz beterik, hedadura handiak eratuz aurkitzen da hondoa.

Ingurunezko trabarik ezak ematen du fauna homogenea bat izugarri hedadura handiko eskualdetan bizi izatea.

Planktona / Neustona / Itsasertz eskualdea / Nektona / Sistema pelagikoa / Abisal eskualdea / Bentona / Itsasoko biologi eskualdeak.

ABITAMINOSIA avitaminosis / avitaminose.

Bitamina gutiegi hartzetik sortzen diren gaitzak dira.

E.b., eskorbutua, beriberia, pelagra, erkintasuna, etab.(Ik. BITAMINAK).

ADABEGIA nudo / noeud.

Adarrak eta hostoak ematen dituen zuztarguneari (zuztarra) esaten zaio.

Espezie askotan gainerakoa baino lodiagoa izaten da zuztargune hau.

(Ik. LANDARE ORGANOGRAFIA).

Mutur begia / Galtzarbeko begia / Adabegia / Adabetartea / Hosto orbaina / Zuztar mutur bat, hosto gabea.

ADABETARTEA entrenudo / entre-noeud.

Bi adabegiren artean dagoen tartea.

Ez da hemen ez dagoen adarrik eta ez hostorik izaten. (Ik. LANDARE ORGANOGRAFIA).

ADARKIZKO PLAKA placa córnea / plaque cornée.

Erakin epidermikoak dira; kelonioen (dortokak) eta krokodilotarren apartekoak dira adarkizko plakak.

Forma exagonala eta erdigune keratinagileak (keratina) dituzten ezkataz eraturik egoten dira, batabestearen gainean, gorago eta pieza txikiagoak jartzen direla.